Miguel Altunako Fabrikazio Adimentsuko eta Adimen artifiziala & Big Data espezializazioetako ikasleek Boroako AIC (Automotive intelligence Center) enpresa bisitatzeko aukera izan zuten pasa den ostiralean.
Bertan, ASF (Smart Factory kontzeptua) zer den eskutik eskura ezagutu ahal izan zuten eta baita, Innovalia Metrology enpresaren instalazioak eta erabiltzen dituzten metrologia teknika aurreratuenak ere, besteak beste.
Horretaz gain, irteera ACICAE-k antolatutako talentu azoka bisitatzeko aprobetxatu zen, non automoziora zuzendutako enpresek euren beharrizanak eskeintzen zituzten. Bisita zinez interesgarria.


