Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Fabrikazio Adimendunari buruzko hitzaldiak

ZTB Jardunaldien barruan, atzo arratsaldean etxeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko tailerra izan genuen eta gaurkoan, Fabrikazio Adimendunari buruzko hitzaldiak izaten ari gara Miguel Altunan.

Goizean Ipintzako eta Mariaren Lagundia ikastolako 3.DBH ikasleek Fabrikazio Adimenduna zer den eta bere erabilera batzuk ezagutzeko aukera izango dute eta arratsaldean, publiko orokorrari eskainiko zaio hitzaldi bera arratsaldeko 18:00etan. Animatu eta zatoz teknologia berriak ezagutzera!