Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleak bate gin zuten Euskara gure hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko. Ekintzaz jositako eguna izan zen. Goizetik hasita Zentroko webeko Sitesen dagoen Euskara Gunea azaldu zitzaien ikasleei, non euskaraz idatzi eta ikasteko baliabideak, informazioa.,Itzultzaile Neuronala etab. Aurki dezaketen. Ondoren Euskara Gunean dagoen Google erremintak euskaraz jartzeko pausuak nola eman azaldu zitzaien ikasleekin Ondoren video erronka izan zuten.Ikasleek taldeka, 2-3 minutuko bideo labur bat grabatu behar zuten gai moduan bi aukera zutelarik:
1) Euskara eta Miguel Altuna ikastetxea
2) Eitb maratoiaren ekimena: Itoiz-en Lau Teilatu abestiaren moldaketa
Parte hartze altua azpimarratu behar da eta ikasleak lan bikainak egin zituzten.


