Atzo, irailak 20, Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza bat Bruselaseko Europar Batzordean izan zen “Peer learning workshop on VET and Smart Specialisation” ekitaldian parte hartzen.
Rikardo Lamadrid (Eusko Jaurlaritzako LH-ko Sailburuordetzako Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria), Jon Labaka (Tknikako Berrikuntza Teknologikorako Zuzendaria), Miren Canellada (Tknikako Material Compositeen arduraduna) eta Unai Ziarsolok (Miguel Altunako zuzendari-ordea) Euskadiko Lanbide Heziketaren Berrikuntza Teknologikorako sistema eta Ikaskuntza Aurreratuei buruzko aurkezpenak egin zituzten, besteak beste.
Bilera honen helburu nagusienak, Europako lurralde ezberdinetako praktika eta esperientzia onak elkarbanatzea, Europako Batzordearen trebetasun eta berrikuntza gaiei loturiko politiken lerrokatzean laguntzea eta elkarlanerako sare bat eraikitzea ziren.


