Pasa den maiatzaren 7an, HUHEZI Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta Escoles FEDAC, Kataluniako 24 ikastetxek osatzen duten eskolen fundazioko ordezkarien bisita izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak elkarlanean antolatutako Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diplomaren baitan, hezkuntza zentroen eraldaketa eta berrikuntza prozesuak lantzen ari dira kataluniarrak eta haien eskariz, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuen artean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako metodologiak eta lan egiteko moduak ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.


