Aurtengo ZTB Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien barruan, Miguel Altunan Escape Room Teknologikoa antolatzen ari gara datorren azaroaren 11rako (16:00etatik 19:00etara).
Escape Room jolas honen helburua, gela barruan erronka ezberdinak burutuz (guztiak ere teknologiarekin zerikusia dutenak izango dira: elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, etab.) gelatik irtetea lortzea da.
10-16 urte bitartekoei zuzenduriko ekintza izango da, euskaraz, 4-5 pertsonako taldean egin ahal izango dena eta beti ere, Covid 19 segurtasun neurriak kontuan izanez. Iraupena: 30 minutu.
Izena emateko: 943 899 273 – 943 899 272 edo lhl@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidean.


