Miguel Altunako irakasle talde bat Errutina Sortzaileak lantzen ari dira Tknikaren (Euskadiko Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentrua) eskutik. Ikastaro honek zein helburu dituen?
1. Lanbide Heziketako ikastetxeetan berrikuntza kudeatzeko eredu bat diseinatzea eta ezartzea, “errutina sortzaileak” ezartzea oinarri duena (aukerak behatzeko eta kudeatzeko errutinak; ekimenak garatzekoak; ezartzekoak eta hedatzekoak). Errutina horiek CoP edo praktika-komunitateak diseinatzea (baterako sorkuntza) eta “lantzea” izango dute oinarri, baita haien arteko konexioa ere.
2. “TknikaInnova” berrikuntza kudeatzeko eredua berrasmatzea, “errutina sortzaileen” ikuspegia baliatuz, Tknikako jarduera antolaketa- eta orientazio-aldaketetara egokitzeko (berrikuntza-ikastetxea izateari utzi eta ikerketa aplikatuko ikastetxe bihurtzea).
Gai honi loturiko bideoa ikusi nahi? Klikatu hemen.


