“Errealitate areagotua ikaskuntza aktiboan, 4.0 Fabrikazio Tailerretan operatibarako eta mantentze-lanetarako” proiektuaren helburua 4.0 Industriari lotutako prestakuntza teknikoko jarduerak garatzea izan da.
Miguel Altuna eta Institut de Vic ikastetxetako irakasleen lankidetzarekin, Europako Funtsen eta Hezkuntza Ministerioaren diru-laguntzarekin, ikasleek praktikak diseinatu dituzte, makinen operatiban eta fabrikazio mekanikoko mantentze lanetan errealitate areagotua integratuz. Proiektuaren bidez ikasleak, 4.0 teknologietako konpetentzietan trebatu dira, digitalizazioa bultzatuz, enpresek, gero eta gehiago eskatzen dituzten trebetasun perfilei erantzunez.
Bi ikastetxetan ingurune pilotuak ezarri dira esperientziak partekatzeko eta ezarpen egokia lortzeko.


