Abenduaren 17 eta 18an, Miguel Altuna Lanbide Heziketak Madrilen SEPIEk (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación) antolatutako Erasmus+ jardunaldi informatiboetan parte hartu du. Jardunaldi hauetan, 2025erako programa honen berrikuntzak eta norabide berriak ezagutzeko aukera izan dugu.
Erasmus+ programak gure ikasle, irakasle eta langileei nazioarteko esperientziak eskaintzen jarraitzeko aukera ematen digu, eta jardunaldi hauetan jasotako informazioa ezinbestekoa izango da proiektu berriak garatzeko.


