Miguel Altuna LHII partaide den Engendering STEM egitasmoari loturik, Euskadi eta Catalunyako ordezkari ezberdinek Amsterdamen ospatu den “Engendering future talent in STEM” konferentzian parte hartu dute. Bertan, genero berdintasun eremuan Gipuzkoako ETEetan eta erakundeetan erabiltzen diren estrategia eta praktika onak partekatzeko aukera izan dute Eskozia eta Holandako erakundeekin.
Euskaditik, erakunde eta enpresa ezberdinetako arduradunak izan dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, ADEGI, RPK, Ikaslan Gipuzkoa, Tknika, Emun, MCC, Dikar, Elursa, LHL eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta Katalunyako Univers.Politec. Catalunya. Bilera hauetan, proiekturi loturiko hainbat gai landu dituzte: Politika eta kontratazio sistemak, neskak nola gerturatu STEM alorretara, lantokiko ingurune kulturala, langileen formazioa, konpromisoa gizarte eragile eta maila ezberdinetan,…
Iraitz Agirre, EMUN taldeko adituak, Engendering STEMen bizitakoa azaldu du EITBko Ahoz Aho saioan. Bideoa ikusi nahi?
Proiektuari buruzko informazioa nahi baduzu, egitasmoaren web orria kontsultatu dezakezu: www.engenderingstem.eu
Azkenik, urriaren 11 eta 12an, StemmEquality kongresuan parte hartzen ari dira Miguel Altuna LHIIko ordezkariak. Kongresu honi buruzko informazioa, HEMEN duzu eskuragarri.


