Atzo amaitu zen Jakitun programaren bidez (Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Gipuzkoako berdintasunari buruzko formazioa hobetzeko eta egituratzeko programa) langileei, berdintasun arloan oinarrizko prestakuntza eskaintzea helburu zuen ikastaroa.
Enpresen egunerokotasunean (giza baliabideen kudeaketan, komunikazio politikan, produktu edota zerbitzuen diseinuan, etab.) genero ikuspegia txertatzen laguntzeko formazioa izan da.
Berdintasun ikastaro pilotu hau lehenengoz Miguel Altunan eskaini da eta datorren astean zehar, Errenteriako Don Bosco LHII ikastetxean ere eskainiko da.


