Pasa den astelehenean, martxoaren 14an, Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko saioa izan zuten Administrazio eta Finantzak heziketa zikloko ikasleek, La Tercera Pata Elkartearen sortzailearen eskutik.
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruan lan egiten duten enpresei aholkularitza kontablea, zergetakoa, ekonomikoa, etab. emateko eratu zen elkarte hau eta hitzaldian zehar, ekonomia sozial eta solidarioa, banka etikoa, zergak eta paradisu fiskalak izan zituen hizketagai, besteak beste.


