Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ekintzailetza soziala eta solidarioa sustatzeko jardunaldiak.

Gaur, maiatzak 9, Miguel Altuna LHIIko 1.mailako ikasleek Urratsbat-eko sentsibilizazio ekintzen barruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dute. Economistas sin Fronteras (Ecosfron) gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean eta world kafe dinamikan oinarrituta, ondorengo gai nagusi hauek lantzeko aukera izan dute:

  1. Zein da ekitearen helburua?
  2. Nola sustatu ingurumenarekiko praktika positiboak proiektuan zehar?
  3. Nola barneratu aniztasun funtzionala eta inklusiboa proiektuak?
  4. Nola barneratu genero eta aniztasun sexualaren ikuspegia proiektuan?
  5. Nola komunika dezakegu gure proiektuak duen eragin soziala, ingurumenarekiko eragina eta genero ikuspegia?