Urtarrilaren 18an, MAIko 1. mailako ikasleei LH DUALaren berri eman zitzaien. Ikastetxeko areto nagusian izan zuten hitzordua. Bertan Alberto Larrearen (MAIko DUAL koordinatzailea) eta Asier Biribairen (DUAL tutoreetako bat) azalpenak arreta handiz entzun zituzten.
Datorren martxoan, ikastetxean DUAL jardunaldi bat antolatuko da, 5.promozio berrian parte hartzeko interesa duten enpresak gonbidatuz. Bide batez, iaz DUAL bukatu zuten 29 ikasleei diplomak banatzeko aprobetxatuko da.


