Atzo, martxoak 28, Dominikar Errepublikako Gobernuko eta Lanbide Heziketako Goikarguen bisita jaso genuen.
Ordezkari talde honek, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua ezagutzeko aukera izango du egun hauetan zehar eta horretarako, Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazioak, teknologiak, metodologiak ezagutzeaz gain, Leioako Ostalaritza Eskola, Fraisoro Eskola, Tolosaldea Institutua, IMH Campus, Don Bosco eta Easo Politeknikoko egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Eskerrik asko eta ongi etorri gurera.


