EAFA-k (Ikaskuntzarako Europako Aliantza) antolatutako on-line jardunaldi honek espazioa eskaintzen du ikaskuntza digitalaren azken bi garapen nagusienak aurkezteko eta hauei loturiko erronka ezberdinez eztabaidatzeko: simulazioak eta joko serioak.
Simulazioa lanbide-heziketaren parte izan da aspalditik, eta orain tresna digitalek aukera berriak eskaintzen dituzte lantokiak birsortzeko. Jokoetan oinarritutako jakintzak ere badu potentziala, ikasteko modu berritzaileak eskainiz, eta askotan metodo tradizionalen bidez baztertutako jendearengana joz. Baina teknologia hauek galdera garrantzitsuak sortzen dituzte, esate baterako, nola integratu ahal diren arrakastaz ikasketetan eta noraino ordezkatu behar duten benetako lan-esperientzia.
Jardunaldi honetan azalduko da nola simulazioak eta jokoak aplikatu daitezkeen lan munduan eta horretarako politika eta lan-mundurako praktika eredugarriak ere aurkeztuko dira.
Beste aditu batzuen artean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Unai Ziarsolok simulaziorako softwareak praktikan nola erabiltzen dugun azalduko du.


