Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntzarako bitartekotza zerbitzua martxan dugu

24-25 ikasturtean ere Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntzarako bitartekotza zerbitzuarekin jarraitzen dugu Miguel Altunan. Zerbitzu honetan,  Debagoiena mailan dauden formazio aukera desberdinei buruzko informazioa bilduz, orientazioa eskainiz eta herritarrei dauden aukera desberdinak gerturatzeko lanean jarraituko dugu.

Eusko Jaurlaritzako  Etengabeko Ikaskuntzak diruz-lagunduriko doako zerbitzu hau, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan (ikastetxeko sarreran) eta Aretxabaletako Lanbide Eskolan kokatuta izango da, baina eskualdeko eragile desberdinekin eta beste eskualdeko ikaskuntzako bitartekariekin elkarlanean jarraituko du, herritarrei formazioari buruzko informazio osatu eta eguneratua eskaini ahal izateko, besteak beste.

Harremanetarako, 943 899 273ra deitu daiteke.