Gaur, maiatzaren 30ean, Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1.mailako ikasle taldea BECen izan da BIEMH2018 makina-erremintako azokan. Nazioarteko makina-erreminta alorreko hainbat enpresen erakustokiak bertatik bertara ikusteaz gain, heziketa zikloak lantzen ari diren hainbat alorrei loturiko azken joerak eta industriaren beharrak ezagutzen ari dira:
Harroketa eta deformazio bidezko makina-erreminta, makina-erremintarako erreminta, manipulazioa eta errobotika, metrologia eta kalitate-kontrola, produkzio-sistemen automatizazioa, piezak, osagaiak eta osagarriak, tailerrerako eta enpresetarako zerbitzuak, bestelako makinak.


