Azaroaren 30etik abenduaren 4ra “Aste Digitala” esperientzia pilotua martxan dugu Miguel Altuna Lanbide Heziketa ikastetxean ere. Esperientzia honek irauten duen 5 ikasegunetan, ikasleek hainbat eduki praktiko ikastetxean lantzen ari dira baina eduki gehienak etxetik jarraitu beharko dituzte.
Esperientzia pilotu honen helburua ikastetxeen profil digitala hobetzea da eta, egoera iritsiko balitz, ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki balizko bigarren agertoki baterako prest izatea da.
Ikasleek ohiko ordutegia dute aste digital honetan. Moduluak etxetik jarraitu ahal izateko ikasleen beharrak aztertu ondoren, jakin ezazue behar-beharrezkoak dituzten ikasleei baliabideak banatu zaizkiela.


