Duela egun batzuk ARKITEko (Arkite Smart Assembly Station) formazioa izan genuen Miguel Altunan. Bertan ikastetxeko irakasleek muntaiako lan postu adimendua erabili eta programatzen ikasi zuten.
Erreminta honen bitartez, 3Dko sentsoreak, kamerak eta errealitatea areagotua erabiliz langileari muntaiak egiteko asistentzia ematen zaio. Teknologia berritzaile honek muntaia-prozesuak errazten eta optimizatzen laguntzen du, produktibitatea eta zehaztasuna handituz: Lan egiteko azalpenak jaso, muntaia zuzen egin dela denbora errealean zaindu, muntaia akatsdunak murriztuz eta denbora aurreztuz.


