Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Advanced Factories azokan teknologia berritzaileenak ezagutzen

Ikaskuntza-prozesua industriatik ahalik eta gertuen dagoen testuinguru batean gauzatu ahal izateko, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, ikasleak bere ikasketa prozesua eszenatoki errealenetan egin dezan saiatzen gara. Horrek esan nahi du, ekipamendu eta tailer erdi-industrialak, lan-ingurune oso digitalizatuak, Learning Factories bezalako metodologia aktiboak eta zeharkako gaitasunak indartzea ezinbestekoa dela.

Hori dela eta, eskura ditugun baliabide teknologikoak punta-puntakoak dira industria-mailan, eta honek erraztu egiten digu ikasleek laneratzean jasan dezaketen arrakala teknologikoa murriztea. Baina 4.0 industriak dakartzan berrikuntza teknologikoak ezagutzen jarraitzeko, Miguel Altuna Lanbide Heziketa arduradun talde bat Bartzelonako Advanced Factories azoka bisitatzen ari da.
Advanced Factories industria-liderren urteroko topaketa da. Urtez urte, automatizazio industrialeko, robotikako, makina-erremintako eta manufacturing digitaleko enpresa berritzaileenak biltzen ditu hitzordu honek, baita negozio-eredu berriei, ekoizpen-prozesu berriei eta Industria 4.0 ezartzeari esker industria-lehiakortasuna bultzatzea ahalbidetzen duten teknologiak ere.