Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Administrazio Kudeaketako ikasleak Bergarako Udaleko administrazio lanak ezagutzen

Pasa den urriaren 8an, Miguel Altunako Administrazio Kudeaketako ikasle taldea Bergarako Udalean izan zen. Enpresa mota desberdinak ezagutzen ari dira ikasgelan eta bisita honen helburua, erakunde publiko batean, kasu honetan udaletxean,  administrazioari loturik egiten diren lanak ezagutzea izan zen. 

Bisitan zehar enpresa publiko batean lan egiteko jarraitu beharreko pausuak zein diren ikasteko eta Gorka Artola Bergarako Alkatearekin egoteko aukera ere izan zuten.