Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

SAN JUAN BOSCO eguna ospatuko dugu urtarrilaren 26an

Aurten ere Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta gainontzeko langileok SAN JUAN BOSKO eguna ospatuko dugu ostiralean, urtarrilaren 26an. Ekintza ugari izango ditugu eta seguru primeran pasatuko dugula. 

Egitaraua:

– 09:00etatik 13:30etara, ikasle eta irakasle taldeen artean  LEHIAKETA MUNDIALA. Jolas desberdinak egingo ditugu eta denak puntuatzen dute. Lehen jolasa GELAN egingo da, eta gainerakoak kanpoan egingo dira.
– Ondoren, IRALA KALERA joango gara TRIKITALARIEN laguntzarekin herriko giroa hobetzera.
-14:30etan, AUTOBUSA hartuko dugu, AZOKA plazan, eta TARTUFOra hurbilduko gara, BAZKALTZERA.
– Bazkaldu ondoren eta bazkaria jaitsi dadin, gorputzak piska bat mugituko ditugu, Bergarako DJaren MUSIKArekin.
– 19:15etan, berriro autobusa hartuko dugu Bergarara itzultzeko.
– 19:30etatik 21:30etara, MUSIKA herrian zehar, 2ZL3ko ikasleen eskutik.
Hori guztia JAI GIROAN eta ONDO PASATZEKO helburuarekin.