Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Escape Room teknologikoa 2020

Aurtengo ZTB Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien barruan, Miguel Altunan Escape Room Teknologikoa antolatzen ari gara datorren azaroaren 11rako (16:00etatik 19:00etara).

Escape Room jolas honen  helburua, gela barruan erronka ezberdinak burutuz (guztiak ere teknologiarekin zerikusia dutenak izango dira: elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, etab.)  gelatik irtetea lortzea da.

10-16 urte bitartekoei zuzenduriko ekintza izango da, euskaraz, 4-5 pertsonako taldean egin ahal izango dena eta beti ere, Covid 19 segurtasun neurriak kontuan izanez. Iraupena: 30 minutu.

Izena emateko: 943 899 273 – 943 899 272 edo lhl@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidean.

AURKEZPEN BIDEOA ikusi nahi? Klikatu  hemen.