Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Zabalik da LANBIDE KONPETENTZIAK EBALUATU eta EGIAZTATZEKO PROZEDURA

Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduratzat ulertzen da lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta zuzentzera bideratutako jardunen multzoa.

Ebaluazioa prozesu egituratu baten bidez egiten da. Horren bitartez egiaztatzen da pertsona baten lanbide-konpetentziak betetzen ote dituen ala ez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-ataletan zehaztutako gauzatzeak eta gauzatze-irizpideak.

Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurek, ezarritako eskakizunek eta ondorioek Estatuko lurralde osoan dute hedadura eta baliozkotasuna.

Prozedurak hiru fase ditu:

  • Lehen fasea: AHOLKULARITZA.
  • Bigarren fasea: KONPETENTZIA PROFESIONALA EBALUATZEA.
  • Hirugarren fasea: KONPETENTZIA PROFESIONALA EGIAZTATU ETA ERREGISTRATZEA.

Hau da 2020ko deialdiaren egutegia:

  • Aurre-inskripzioa: 2020ko irailaren 10etik 24ra.
  • Behin-betiko onartuen zerrendak argitaratzea: 2020ko urriak 23.
  • Aholkularitza fasearen garapena: 2020ko urriaren 26tik azaroaren 30era.
  • Ebaluaziorako izen-ematea: 2020ko urriaren 27tik azaroaren 30era.
  • Ebaluazio fasea: 2020ko urriaren 27tik abenduaren 18ra.
  • Behin betiko aktak argitaratzea: 2021eko urtarrilaren 19an.
  • Izangaiek ziurtagiriak jasotzea: 2021eko urtarrilaren 20tik aurrera.

Informazio gehiagorako Miguel Altuna LHIIko idazkaritzan kontsultatu  (943 899 871) edo https://ivac-eei.eus/eu/ikasketa-egiaztatzea/ web orrian.

DEIALDIA.

EEI-Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua.