Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

4.0 SMART SCHOOL proiektua: Ikastetxearen efizientzia energetikoa eta kontsumoen neurketak ardatz

Pasa den astean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Joseba Zabala eta Aritz Cestona irakasleak Gironara bidaiatu zuten. Izan ere, 4.0 Smart School, ikastetxearen efizientzia energetikoa eta kontsumoen neurketak ardatz dituen 4.0 SMART SCHOOL MEC-ek diruz-lagundutako proiektuari buruzko batzarra izan zuten.

La Garrotxa Institutuko arduradunen harrera beroa jaso ondoren, proiektuan orain arte egindakoak eta momentuko egoera aztertzeaz gain, hemendik aurrera egin beharrekoak zehaztu zituzten.

Proiektu honen helburua, ikastetxeko energia kontsumoak neurtu, aztertu eta hauek hobetzeko ekintzak egitean datza. Ondoren ikastetxea erakutsi zien eta ideia eta egiteko era asko elkarbanatu zituzten eta proiektuan parte  hartzen ari den Watia enpresa bisitatu zuten. Enpresa honek energia berriztagarriekin egiten du lan, geotermia, aerotermia…eta La Garrotxa institutuan egiten ari diren lanetaz gain beraiek martxan dituzten beste proiektu askoren berri eman zieten. Esan beharra dago enpresa honen sortzaile David ere La Garrotxan ikasitakoa dela.

Hurrengo egunean Vic-eko Institut de Vic ezagutzera joan ziren. Ikastetxe honekin errealitate areagotuko proiektu batean elkarlanean ari gara, teknologi hau gure makinak martxan jarri eta mantenuan txertatzeko asmoarekin. Hemen ere proiektuari loturiko bilera egin ondoren ikastetxea bertatik bertara ezagutu zuten eta ere iritzi eta ideia asko partekatu zituzten.

Datozen asteotan, Institut de Vic eta Institut La Garrotxako lankideak etorriko dira Miguel Altunara, ea guk ere etxean bezala sentiarazten ditugun.