Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloan programak eta jarduerak garatzeko 2022ko diru-laguntzari esker eta Bergarako Udalaren #ZTB jardunaldien barruan, dagoeneko martxan ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketako Escape Room Teknologikoa eta harrera ezin hobea izaten ari da.
Dagoeneko Debagoiena eta inguruetako hainbat ikastetxek interesa azaldu dute, 10-14 urte bitarteko 400 gaztetxo baino gehiagok STEAM alorreko ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutelarik.
Informazio gehiagorako: 943 899 272- 943 899 273 deitu daiteke.


