Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Praktika onak partekatzen INNOVET nazioarteko proiektuan

Egun hauetan zehar Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle den Liher Errasti Wilhelmshaven hirian bildu da INNOVET nazioarteko proiektuan lan egiteko. INNOVET proiektuak nazioz gaindiko konferentzia-formatu bat garatu eta probatu nahi du, non Europa osoko LHko profesionalek berrikuntza garatu ahal izango duten EBko agendan lehentasunezko gaiei buruzko praktiken truketik abiatuta.