Ulmak bere langileen enplegagarritasuna hobetzeko asmoarekin, Miguel Altuna Lanbide Heziketarekin elkarlanean enplegagarritasuna proiektua habian jarri du.
Enplegagarritasun proiektua, langileen konpetentziak ziurtatzeko eta hobetzeko proiektua da. ULMA taldeak, bere lehiakortasuna handitzeko, bere langileen gaitasunak indartzearen apostua egin du. Horretarako,Miguel Altuna lanbide heziketako zentroarekin, formakuntza plan bat diseinatu du,non langileen gaitasunak bermatzea den helburua.
Miguel Altuna Lanbide Heziketakaren zereginetako bat, Kalitateko irakaskuntza eskaintzea, eleanitza, eskola-elkarteak adostutako ideietan oinarritua eta enpresei eta gizarte-inguruneari erantzuten diena izanik, ULMAko langileak, Profesional gaituak bihurtzeko prestakuntza identifikatu eta sortu du, langile lehiakorrak eta gaituak sortzeko.
ULMA taldeak langile perfil batzuk sortu ditu eta Proiektu honetan, perfil horrek lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak identifikatu eta aztertu ditu zentroak. Langileen konpetentziak aztertu dira,Ulma perfilak lortzeko behar duten formakuntza identifikatzeko.
Horretarako, langileei beraien perfila eta lan esperientzia aztertu eta konpetentzia bilerak eta diagnosiak egin zaizkie, beraien jakintasuna bermatzeko edota beraien formazio plana sortzeko.
Hasieran 195 langilek izena eman bazuten ere, azkenean 148k bete zuten perfilen galdetegia. Hauetatik 89 elkarrizketatuak izan ziren eta diagnosia egin zitzaien, beraien gaitasunak aztertzeko. Miguel Altunak ULMAko langile guztiei ULMA perfila lortzeko bete behar duten formazio plana bat sortu die.
Astelehenetik aurrera langile-ikasleak beraien perfila lortzeko, formakuntza jasotzen hasiko dira.
Langile guzti hauetatik 9k, beraiek egiaztatutako gaitasunekin, ULMA perfila lortu dute.
Perfila jaso duten 9 langileei Diploma banaketa ofiziala egin zaie gaur ULMAko instalakuntzetan, bertan Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako sailburuordea, Iosune Irazabal, Miguel Altuna Lanbide Heziketako zuzendaria eta Iñaki Gabilondo, ULMA Taldeko zuzendari nagusiak diplomak banatu dizkiete.


