Urtarrilaren 31ean San Juan Bosko 2020 (SJB2020) Eguna ospatu genuen Miguel Altuna LHIIn. Ikasle eta Langileen parte hartzea altua izan zen. Eguna ginkana batekin hasi genuen. Bertan eskolako ikasleak beraien trebeziak argitzera eman zituzten prestatutako erronkak gainditzeko. Ondoren, gela bakoitzeko talderik onena final orokorrerako sailkatu zen. Giro apartean eta leialtasunez, jokalari guztiak azken erronkak gogotsu burutu zuten, azkenik Mekatronikako ikasleak Ginkanako irabazleak izan zirelarik. Zorionak!
Ondoren, ping-pong lehiaketak, mahai-futbol eta tortilla patata lehiaketak hartu zuten lekukoa. Azkenik denok batera, giro paregabean, bazkari eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!


