Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako administraritzako ikasleak eibarko lan epaitegian

Abenduaren 11an Eibarko lan epaitegian izan dira Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleak. Esan beharra dago lan epaiketak, publikoak direla eta edozein joan daitekeela ikusle gisa. Eta halaxe egin dute “Administrazioa eta Finantzak” eta “Administrazio-kudeaketa” heziketa zikloetako 1.kurtsoko ikasleak. Enpresen eta langileen arteko laneko ezadostasunak (kaleratzeak, Gizarte Segurantzari jubilazio-pentsioa erreklamatzea, lan kontratuetan lege-iruzurrak …) epaile baten bitartekaritzaz konpontzeko modua gertutik ezagutu ahal izan dute.