Ikasturte berri honetan Miguel Altunak instalakuntza berriak ezagutzera eman nahi ditu eta oraingoan ATEAK ZABALIK ekimena antolatu du zentroarekin elkarlanean dauden enpresak instalakuntza berriak ezagutu dezaten. Bertara 250 enpresa gonbidatu ditu eta Josune Irazabal Zuzendariak eta Joxu Arana LPtako azalpenak eman ostean, instalakuntza berritzaileak ezagutzeko aukera izan dute.


