Egunotan Miguel Altunako Liher Errasti eta Gorka Jauregi irakasleak Braunschweik (Alemaniako Saxonia Behera) hirian ospatu den Learning Factories-I buruzko 9. Nazioarteko Konferentzian izan dira.
Lehenengo eguna, joko batean oinarritutako dinamika batekin hasi zuten, non taldeka, enpresa ezberdinak sortu eta kudeatu behar izan zituzten ahalik eta arrakasta gehien izan zezaten. Parte-hartzaile bakoitzak rol ezberdinak bete zituelarik. Ondoren, hiriko unibertsitateko fakultate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten tour batean.
Azken bi egunak, aldiz, “paper” ezberdinen aurkezpenetan oinarritu dira. Paper hauetan ikerlariek beraien ikerketak azaldu dituzte. Aurkezpenen oinarria Learning factories-ak edo ikaskuntza fabrikak izan dira, nola hauetan, ETHAZI moduko metodologiarekin egiten duten lan, zeharkako gaitasunei eta arazo praktikoei garrantzia emanez.
Hori dela eta, oso interesgarria izan da aditu ezberdinen esperientziak entzutea.


