Gaur, martxoak 20, Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoaren arloko 1.mailako ikasleak “Soraluce Summit – Portal Series” ekitaldira egin dute bisita.
Bertan, Soraluceko portikodun makinen azken diseinuak ikusteaz gain, teknologia aurreratuen zuzeneko erakustaldiak ere izan dituzte. Honekin batera funtzio-anitzeko makinak, non fresaketa, torneatze eta artezketa lanak egiteko gai diren makinak ere gertutik ezagutu dituzte.


