Egunotan hasi dira Miguel Altuna LHIIko bigarren mailako 79 ikasle beraien ikasketei loturiko lan-praktikak egiten Debagoiena eta inguruetako enpresetan (Erdi-Mailako zikloetako 34 ikasle martxoaren 8an hasi ziren eta Goi-Mailakoak gaur, martxoak 13 hasi dira).
Hauetaz gain, 3 ikaslek Erasmus+ programaren bidez Portugal eta Polonian egingo dituzte beraien lan-praktikak eta beste 68 ikasle, LH DUALaren bidez beraien ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatzen ari dira.
Aurreko urteetan bezala, heziketa zikloa amaituko duten ikasle asko praktikak egingo dituzten enpresan bertan lanean jarraitzeko aukera izango dute.


