Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Aurtengo ICFGko 52. osoko bilkuraren antolaketa, Miguel Altuna LHIIren esku

Gizartearen garapen- eta enplegu-maila hobetzeko eta ikasleak lan-munduan sartzea errazteko, Miguel Altuna Lanbide Heziketa hainbat enpresa eta erakunderekin elkarlanean ari da, horren adibideetako bat ICFG International Cold Forging Group elkarteko kide izatea da.

ICFG nazioarteko irabazi-asmorik gabeko erakundea da, hotzeko forjaketaren alorreko industria eta zientzietako adituak biltzen dituena, nazioarteko lankidetza sustatu eta prozesu desberdinei loturiko ezagutzak sustatu eta koordinatzeko.

Kontuan izanda Espainiako hotzeko forjaketako enpresen kontzentrazio handiena duen eremua Euskadi dela eta fabrikazio aurreratuari eta metalgintzako formazioaren inguruko ikerketa zentro, unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroak ditugula, aurtengo ICFGko 52. osoko bilkuraren antolaketa, Miguel Altuna LHIIren esku dugu. Bilkura honetan, hotzeko forjakeko azken lorpenak, berrikuntza teknologikoak eta nazioarteko adituen ezagutzak aurkeztu eta esperientziak partekatuko dira.

Horregatik, 2019ko irailaren 15etik 18ra bitartean, Donostian ospatuko den kongresuan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu sektoreko aditu eta enpresei.

Informazio guztia: icfg2019.maltuna.eus