Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

IKASENPRESA azoka arrakastatsua

Pasa den otsailaren 14an,  Ikasenpresa azokan izan ginen, Eibarren. Bertan bildu ginen EAEko Lanbide Heziketako 2000 ikasle inguru 376 Ikasenpresa edo enpresa proiekturekin (iaz baino 59 gehiago).

Miguel Altunatik, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako eta Mekanizazioko bigarren mailako 16 ikaslek parte hartu zuten, beraien proiektu ezberdinak aurkeztuz:

-Flash-Bike enpresa proiektua: Enpresa honek, bizikleta arruntak bizikleta elektriko bihurtzen egingo du lan, prezio erakargarriak eta guztiz konpetenteak izango dituztelarik enpresa estrategiatzat.

–Electric-Sistem enpresa proiektua:  Enpresa hau, furgoneta zein karabanetan Sistema elektriko alternatibo eta jasangarriak instalatzen arituko da, energia berriztagarrien zabalkundea bultzatuko duelarik.

– Ardupet enpresa proiektua: Enpresa honetan etxe-abereentzat janari dispensatzaile automatizatuak sortuko dituzte sentsoreen bitartez, janaririk ez dakion falta abereari. Geroz eta lanpetuagoa dagoen gizarte baterako pentsatua.