Atzo, Miguel Altunako ikasle talde batzuek ikastetxean jasotako formazioari loturik inguruko enpresa batzuk bisitatzeko aukera izan zuten.
Mekatronika Industriala goi-mailako zikloko bigarren mailakoak Danobat Taldeko Soraluce enpresa bisitatzen izan ziren eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko lehenengo mailakoak, aldiz, Dikar enpresan izan ziren. Heziketa- zikloetan lantzen ari diren gai desberdinak eguneroko lanean nola inplantatzen dituzten eta erabiltzen dituzten teknologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zutelarik.
Instalazio elektriko eta automatikoen zikloko ikasleek Usurbilgo Lanbide Eskola eta Bidasoako Lanbide Eskola bisitatu zituzten.
Usurbilen, funtzionamenduan duten mikrosarea eta Enegur passivhaus-a (energia-efizientziarako irizpideak jarraituz eraikitako egurrezko etxea) ikusi zituzten eta Bidasoan, aldiz, Transformazio Zentro didaktikoan maniobrak egiteko aukera izan zuten ikasleek.
ESKERRIK ASKO eskainitako arretagatik!


