Ikastetxeko Fabrikazio Gehigarriko gelan (Ikaslab) albiste dugu ikastetxera iritsi berri den 3D inprimagailu berria, SLS (Selective Laser Sintering) teknologia darabilena. Plastikozko piezak 3D inprimaketa bidez lortzeko garaian, FDM (Fused Deposition Modeling) teknologia darabilten makinak dira zabalduen dauden inprimagailuak, eta orain arte teknologia honekin jardun eta trebatu izan gara gure ikastetxean ere. Baina badira merkatuan teknologia aski desberdin eta interesgarriak, zenbait erabilpen jakini begira ezaugarri hobeak dituzten piezak lortzeko aukera ematen dutenak. SLS teknologia horren adibide garbia dugu.
SLS teknologian plastikozko hautsa da lehengaia, eta hautsa laser bidez urtuz lortzen da geometria solidoa. Teknologia honen bidez zehaztasun geometriko bikaineko piezak lor daitezke, eta zailtasun maximoko geometriak lortu. Azpimarragarria den beste ezaugarria lantzen diren materialak poliamida familiako hainbat plastiko direla da, plastiko hauek ezaugarri mekaniko eta fisiko oso interesgarriak eskaintzen dituztelarik.
Gainera, honakoa Euskal Herriko Lanbide Heziketan erabilgarri dugun mota honetako lehen makina dugula esateko moduan gara. Ea osasunez urratzen dugun!


