Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Administrazio eta finantzetako ikasleak ENPRESA SIMULATUEN azokan

Atzo, abenduak 12, Administrazioa eta Finantzak zikloko 2.mailako ikasleak BECen izan dira “Enpresa Simulatuen” azokaren IX. edizioan. Bertan Euskal Herriko 26 ikastetxe-enpresa izan dira eta 15 ikastetxe-enpresa bisitari gisa azaldu dira, hauetako batzuk Euskal Herritik kanpokoak.

Miguel Altuna Lanbide Heziketak, “GARBI SLS” izeneko enpresa eraman du, arropen garbiketa industriala jarduera duelarik. Azoka honetan ikasleek benetako enpresa batean bezala jardun dute. Esaterako, enpresa bakoitzak bere standa muntatu du eta gainontzekoekin harreman komertzialak egitea izan du helburu.