“Capacitación sin Fronteras de México” programaren bidez, Mexikoko ikasle talde bat Miguel Altuna Lanbide Heziketan ari da Industria 4.0 gaietan formatzen kurtso hasieratik.
Ikasle hauek, Mexikon lantegiak dituzten Euskadiko enpresetako langileak dira eta behin programa hau amaituta eta beharrezko formazio profesional teoriko eta praktikoa jasota, enpresetan kontratuarekin lanean jarraitzeko aukera izango dute.
Aipaturiko programa hau, Mexikoko Guanajuato Estatuko Gobernuak bultzatua da eta Mexikon presentzia duten euskal enpresa talde batek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk parte hartzen dute. Hori dela eta, azken asteotan, taldeko enpresa hauek bisitatu dituzte: Ecenarro, Optimus3D, RPK, Hijos de Juan de Garay, Metagra, Fagor Arrasate.


