Atzo, urriak 18, Jardun Euskara Elkartearen eskutik, Miguel Altunako ikasleek Euskaraldiari buruzko informazio saioak izan zituzten goiz osoan zehar: Zer den Euskaraldia, nola funtzionatuko duen, bolondresek parte-hartzearen garrantzia,… azaldu zuen, besteak beste.
Euskararen aldeko ekintza honen barruan, Miguel Altunak ere eragile bezala ikasle eta langile guztiei gonbitea luzatzen die Ahobizi edo/eta Belarriprest izateko, batez ere Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Informazio gehiagorako Euskaraldiaren web orrian edo Bergarako Euskaraldiaren arduranekin kontaktuan jartzea (943 76 3661 edo bergaraeuskaraldia@gmail.com) besterik ez dago.
Ahobizi edo Belarriprest izan nahi?? Miguel Altuna Lanbide Heziketan ere, 11 egun #euskaraz.


