17-18 ikasturteari bukaera emateko, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan jardunaldi tekniko batzuk antolatzen ari gara datorren uztailaren 2 eta 3rako.
Forjaketa prozesuen diseinu eta ekoizpenean erreferentziazko zentro honetan, aurtengo jardunaldietan, erronka teknologikoak aztertzea, joera berrietara egokitzea eta metal gogorraren arloko diseinu eta ekoizpenean efizientzia handiagoa nola lortu izango dira landuko ditugun gaiak, besteak beste.
Uztailaren 2an, Hotzeko Estanpazioko Joeren V. Jardunaldia izango dugu, ASEFI Elkarteak eta Miguel Altuna LHIIk antolatua. Jardunaldi honetan, alorreko enpresari eta adituei pieza konplexuen diseinuan hobekuntzak txertatzeko material eta erreminten joerak aurkeztuko zaizkie.
Uztailaren 3an, aldiz, ASSAMET eta Miguel Altuna LHII gara antolatzaileak eta III. Metal Gogor Jardunaldia izango dugu. Aurreko urteetako ildo beretik jarraituz, metal gogorreko joera berrien aurrean diseinu eta ekoizpenean efizientzia nola handitu aurkeztuko da.
Oraindik ere izena emateko aukera dute interesatuek. Horretarako, LOTURA HONEN bidez edo 943 76 70 49 zenbakira deituz egin daiteke.


