Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Agur Elementala bazkaria

Pasa den ekainaren 9a, Elementalari agur esateko eguna izan genuen. 12:00etatik 14:00ak bitartean ikastetxea bisitatzeko aukera izan zen eta ondoren, ikasle, ikasle-ohi, langile eta langile-ohi ugari Udal Pilotalekuan bildu ginen bazkariaren aitzakian.

Bazkalondoan ere une hunkigarri batzuk izan ziren: Lehenengo promozioko ikasleei omenaldia, Elementaleko abestiaren aurkezpena,…

Miguel Altuna Lanbide Heziketak eskerrak eman nahi dizkie egun hau antolatzerakoan modu batera edo bestera lagundu dutenei, Bergarako Udalari eta bertaratu ziren guztiei. Eskerrik asko!

Goienan publikatua.

Arrate Irratiaren elkarrizketa.

Eguneko BIDEOA.

20/06/2018