Gaur, maiatzak 30, Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuak ateak zabaldu ditu eta Miguel Altunako irakasle talde bat bertan da. 47 herrialde desberdinetako ordezkariekin batera, 4.Industria Iraultzak Lanbide Heziketan, enpresen ekoizpenean eta orokorrean gizarten suposatzen dituen erronkak ezagutu eta hausnartzeko.
Hauek dira, goizean zehar, Eusko Jaurlaritzako sailburu desberdinek esandako esaldi azpimarragarri batzuk:
“Etorkizuneko behar berrietarako pertsonak prestatzeko aukera paregabea daukagu” (Jorge Arévalo. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea).
“Emakumeen talentua ezinbestekoa da industria eta teknologian. Industria 4.0ak pertsona kualifikatuak behar ditu. Euskadiko Lanbide Heziketa da horretarako gakoa” (Arantxa Tapia. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturako sailburua).


