Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

EuskoSkills lehiaketako Mekatronikan, Miguel Altunako Dani Martins eta Edurne Badillo irabazle

Atzo, martxoak 7,  EuskoSkills 2018 olinpiadetako Mekatronika alorreko lehiaketan izan genuen Miguel Altunan. Bertan, Miguel Altunako Dani Martins eta Edurne Badillo, Armeria Eskola, Nikolas Larburu eta Repelegako lanbide heziketako zentruetako ikasleen aurka lehiatu ziren. Honela sailkatu ziren:

1. Miguel Altunako Dani eta Edurne.

2. Armeria Eskolako Ibon eta Nikolas.

3. Nicolas Larburuko Iñaki eta Asier.

4. Repelegako  Asier eta Aritz.

Lehiaketa hau irabazita, estatu mailan lehiatzeko txartela lortu dute.

Beraiei egin diegun elkarrizketa ikusi nahi? Klikatu HEMEN.

Zorionak Dani eta Edurne, lan bikaina!