Gaur Miguel Altuna-ko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 2. mailako ikasleak Ormaiztegiko IRIZAR, S.COOP. enpresan izan dira bisitan.
Giza Baliabideetako Zuzendari den Roberto Iñiguezek egin die harrera eta ondoren Irizar enprearen historia eta lorpenak ezagutzeaz gain, enpresaren instalazioak bisitatu eta autobusen muntatze prozesu guztia ezagutzeko aukera izan dute.


