Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

MAIko bigarren mailako ikasleak lan praktiketara

Datozen egunotan hasiko dira MAIko bigarren mailako 86 ikasle beraien ikasketei loturiko lan-praktikak egiten Debagoiena eta inguruetako enpresetan.

Bihar, martxoak 9, Erdi Mailako zikloetako 36 ikasle hasiko dira eta datorren martxoaren 14an, Goi Mailako zikloetako 44 ikasle. Hauetaz gain, 6 ikaslek Portugal, Italia eta Polonian egingo dituzte Erasmus+ programaren bidez.

Aurreko urteetan bezala, heziketa zikloa amaituko duten ikasle asko praktikak egingo dituzten enpresan bertan lanean jarraitzeko aukera izango dute.

 

15/03/2018