Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

FMD, enpresa erreferente eta LHrekin konpromisoa hartutakoa bisitatzen

Aurreko asteartean Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle batzuk Fabricación Metales Duros SAL enpresa bisitatzen izan ziren CEBEK enpresarien elkarteak antolatutako Bisiten Programaren 7.en edizioaren barruan.

FMD, gaur egun, pieza berezien ekoizpenean estatu mailako erreferenteetako bat da. Konposizio eta geometria maila zabaleko piezez hornitzen ditu sektoreko beste enpresak, batez ere industrialak.

Bisiten Programa hauetan, enpresa erreferenteak bisitatzen dira, batez ere Lanbide Heziketarekin konprometituak direnak eta bisita bakoitzean enpresaren funtzionamenduan aspektu deigarrienak azaltzen zaizkie Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ordezkariei.

 

13/02/2018