Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LH DUALerako hobekuntzak eta ideia berritzaileak bilatzen

Azaroaren 8an, Ikaslan eta Hetel Elkarteek bultzatutako jardunaldia burutu zen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertan, Lanbide Heziketa DUALean hobekuntzak eta ideia berritzaileak bilatzen jardun ginen.

Batetik, DUALean ari diren 18 ikasle bildu ziren eta bestetik, DUALean ez dauden beste hainbeste ikasle (heziketa ziklo ezberdinetakoak). Lehendabizi, seiko 6 azpitaldetan bildu ziren gai honi buruz ekarpenak eginez eta ondoren, ikasle guztiak bildu ziren, esandakoak partekatuz eta konklusioen berri emanez.

Hauek izan ziren aurkeztutako konklusioak:

* Ikasleek DUALa begi onez ikusten dute, esfortzua eskatzen badu ere.

* Esperientzia ona dela enpresaren mundua bertatik bertara ezagutzeko.

* Lan aukerak handitzeko eta DUALaren kalitatea eta ez kantitatea bermatu behar dela.

Bestalde, Miguel Altunan DUALa hobetzeko ordutegietan malgutasuna izatea eskatu da, besteak beste.

 

06/03/2018